XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BARINAGA`TIK Oria-txiki`ko Fernando, etxean denboraldia eginda, barriro Ameriketara joan da.

Baita Ameriketa`ra joan da, etxean iru aste eginda, Asta-barren`go Jose.

Baskaran`go Margarita illabeterako Mallorka`ra joanda dago.

Armistegi`ko Igor belauneko operaziñoa egin ondoren, geroago ta obetuago doia.

Denboraldirako etorrita dagoz Julio Rabanete eta Miren.

Agiñagan, Zumaran`go Alejandro il da 97 urtekin.

Oria-nagusin etxea barriztatzen diardue.

Oraingoz, erriko plazako lanak amaitu dira, geroago zubi barria eta Errotako soloan aparkalekua egiteko asmotan.

Baita erri barruan kale-argiak geitzeko asmoa dago.

Adorrixako Martzel Nabarniz`ko gizon-proban lenengo izan zan eta Bitorixeko probetan, irugarren.

Datorren eguenean Etxebarrin, bere idi-buztarri barriaz, bera bakarrik dala, Nabarnizko zaldiaren kontra egingo dau, zaldiak laguntzaille bi dituala.

ILLEKO EURIA: Illaren lenengota 160 litro egin zituan.

Arrazkero, 3 litro bakarrik.

Guztira, ba, 163 litro.